nukleoaren lotura-energia
- 1. Fis.
- sin. nukleoiko lotura-energia
Atomo-nukleoaren osagaiak (protoiak eta neutroiak) banantzeko behar den energia, edo osagai horiek atomo-nukleoak eratuz batzean askatzen dena. Atomoaren nukleoaren masa banako osagaien masen batura baino txikiagoa da. Gertakari horri masa-defektu deritzo. Nukleoa osatzean galtzen den masa energia bihurtzen da eta horren balioa E = mc2 ekuazioaren araberakoa da. Lotura-energia handieneko elementuak taula periodikoaren erdialdean daude eta horiexek dira, beraz, nukleo egonkorrenak. Denetan egonkorrenak masa-zenbakia 60 dutenak dira (esaterako, burdina). Hori baino masa-zenbaki txikiagoko elementuak fusionatzen direnean eta masa-zenbaki handiko nukleo ezegonkorrak (erradioaktiboak) fisionatzen direnean, guztira energia askatu egiten da eta horiexek dira, beraz, nukleoen lotura-energiaz baliatzeko aukera ematen dutenak.